|
"Zine Fantastikoaz" hitz
egitea, errepikatzea da maila batean, fantasia, zinematografia
industriaren alde garrantzitsuari dagokiona baita. Adierazpena
aberastu egin da, ez genero bat izendatzeko soilik –western,
melodrama edo musikalaren antzera-, antzinako mitoak edo
literaturako klasikoak zinera egokitzeaz gain, zine gidoigile
eta zuzendarien zenbait aurkikuntza zoriontsuen film kategoria
bat zinera eramateagatik ere: banpiroak eta zonbiak, Frankenstein
eta Jekyll doktorea, Emakume Pantera,
Luke Skywalker eta estralurtar izakiak, hain zuzen ere.
Beldurra da aldaerarik herrikoienetakoa, baina, ez bakarra. Munstroak eta freak-ak fantastikoaren ezaugarrienetako batzuk diren arren, haien itxura beldurgarriaren atzean, pertsonaia heroi tragikoak eta erabat erromantikoak dira sarritan. Eta maisu-lan zerrenda hain luzea izanik, oso zaila da zine zaleen artean Fantastikoaren klasikoren bat atsegin ez duenik aurkitzea.
Guzti honetako apur bat izango dugu. Sail
ofizialean zuzendari gazteen lanekin batera, bizidun hildakoen
azpigenero zaleentzako mito biziduna den George
A. Romeroren azken filma ikusteko aukera izango dugu.
Ezin dugu ahaztu zine zaleen giroetan ospe handia lortu
duen filmea Park Chan-wook,
korear zuzendari polemikoa gure artean izango dugula, edota
Danimarka, Frantzia edo Espainiako beste hainbat zuzendariren
lanak ikusteko aukera eskaintzen zaigula.
Benetako edozein zinemaldik bezala, lehiatuko
diren filmen programazioaz gain, zalantzarik gabe, ikusle
zaletu guztien arreta erakarriko duten hainbat ekintza bilduko
ditu gure FANT-ek. Besteak
beste, Fantrobia Saria, zinean
etorkizun oparoa daukan zuzendari gazteari jada ematen genion
sariaren izen berria; oraingo honetan Val Lewton ekoizle
ospetsuaren omenez eskainitako atzera begirakoak eta itxura
batean fantastikotik hain urruti egon diren Carl
Theodor Dreyer eta Ingmar Bergman
bezalako zuzendari klasikoen genero lanen erakusketa harrigarria
izango ditugu. Artisten agerpena eta zine Fantastikoari
buruzko hitzaldi eta solasaldiak, laborategiak, nontzeberri.com
kultur atariko laburmetraien lehiaketa interneten, musika
eta zineari aipamen egingo dion gastronomiak osatuko dute
izugarrizko gertakari hau bederatzi egunetan zehar zazpigarren
artearen zaleentzako.
Azken batean, FANT
14.aren ospakizuna, genero Fantastikoaren azken berriak,
klasikoen berrikusketak, zinegile ospetsuen omenaldiak,
eta nola ez, zuzenean izango ditugun zinegileen bitartez
magia berreskuratzeko aukera hobezina dugu. Guzti hau, Bilbon
izugarrizko giroa sortzen lagunduko duten ekintza paraleloak
ahaztu gabe. |